XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Anboto, Gerriko Kobie, Arrazola, Goyerria, Frailia, Dorrea, Agindi, Aundiko Urkulu, Anboto Sakona / Anbotoko sakona Axpetik.

a) Arrazolako elizan, segitu Artekalleko baserrietara doan kamino txikitik.

500 metro aurrerago, eskubitara doan adarra hartu eta jarraitu gaikaldeko baserrira daraman bidetik, Anbotoko IEko aurpegiaren oinera.

Baserria gainditzen du bideak eta isurialde osoa zeharkatzen du berriro ere basotik jaitsi baino lehen.

Puntu horretan utzi, xenda arrasto batetik jarraitzeko, Frailiaren Iparraldeko Aurpegi burzorabiagarriaren oinean dagoen landaredi baten mugatik.

400 metro inguruko altura du honek eta piskanaka piskanaka eskubitara somatuko dugun ordeka belartsu baterantz jo behar dugu.

Hesi bat iragan ondoren, 590 metrotan dagoen ordeka belartsu eder batera irtengo gara (1 or.), zeinetatik, balkoiaren ertzera aurreratuz, Udalaitzeko Haitz paregabeak menderatzen duen Atxondoko haranaren gaineko bista bikaina izango dugun.

Larretokiak zeharkatu behar ditugu orain Anbotoko gailurraren eskubira eramango gaituen haran belartsu zabal batetik igoaz, eta horretarako desnibel handia zailtasun gehiegirik gabe gainditzeko aukera emango digun bideska bat bilatu beharko dugu.

800 metro inguruan, Frailia berezko ertzetik bereizten duen korridorea bilatuko dugu gure ezkerretara.

Bertara hurbildu asmoz baso txiki bat zeharkatu ondoren, konturatuko gara Iparraldeko Ertza ez dela oinetik ikusita pentsa zitekeen bezain delikatua eta jabetuko gara ere Mendebaldeko Korridorea, harritzaz estalita dagoena, ez dela igarobiderik egokiena eskubitik inguratzen duen karaitzezko nerbaduraren aldean.

Harkaitzetik igoaz, segurtasun osoz igo ahal izango gara, zailtasunak II goi mailatik pasatzen ez direla, biragune sistema erraz batera iritsi arte.

Bertatik iritsiko gara atakara, Frailiaren Ertz gainera, 955 metrotako alturan.